2015(e)ko urria 26, astelehena

ANIMEN GAUA EUSKAL HERRIETAN

Resultado de imagen de HUERTA CALABAZA

"XESTERON KONTRA ANIMEN ALDE.."

                     KALABAZA HUSTU
 KLIKATU KALABAZA HUSTUTZEKO URRATSAK IKUSTEKO




Oier Araolaza  2009/10/31 

http://eibar.org/blogak/oier/kalabaza-hutsik#comments 
Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan 
du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak 
dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan
 ez da beste konturik.

Ba Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina
 baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen 
neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen.
 Nortasun gutxikoak gara gero. 

Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen
:“Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko
 neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaƱa erriak jatia.” 

Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan
 kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren
 ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra
 hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!
...eta kitto!, 2009-10-31



http://eibar.org/blogak/oier/kalabaza-hutsik#comments      -TIK HARTU DUT.

 GUZTION ARTEAN ERRAZA IZANGO DA!

ANERREK, AMAIURREK ETA MARIAK KANPIN DENDA EGITEKO MAKILAK EKARRI DITUZTE.


 MEDER ETXEAN NEURTU DA ETA PAPEREAN IDATZITA EKARRI DU:
1M 26CM
 ALAZNEK KANPIN DENDA EGITEKO DISEINUA PRESTATU DU. BAI POLITA!


 MAIAK BERE GUSTUKO KANPINDENDA EKARRI DU ETXETIK  MARGOTUTA.


 UNAIK LIBURU BATEKIN KANPIN DENDAREN ESTRUKTURA ASMATU DU


2015(e)ko urria 23, ostirala

EREDUA ERABAKITZEN

ATZOKO SAIAKERAK ETA GERO EREDU BAT AUKERATZEN HASI GARA....






BENETAZKO KANPIN DENDATIK GERO ETA HURBILAGO!

MAKILAK, SOKAK, KANPIN DENDEN ARGAZKI BERRIAK, METROA,,, DENA PREST SAIATZEN JARRAITZEKO!
LEHENENGO MAKETATXO BAT ETA GERO BENETAZKOAREN BILA!




JONEK ETXETIK EKARRITAKO EREDUAK. 



TUTUEKIN MAKETAK EGITEN.














EKARRITAKO MATERIALAREKIN BENETAZKOA ERAIKITZEN. 











DISEINUAK ASMATZEN...



OIHALAK LEIZURIREN METROAREKIN NEURTZEN





MAKILAK NEURTZEN




PROIEKTUAREN ERREPORTARIA LANEAN.










2015(e)ko urria 21, asteazkena

KANPIN DENDA EGITEKO MATERIALA ETA NEURRIAK

KANPIN DENDA EGITEKO MATERIALA EKARRIKO DUGU:
SOKAK, MAKILAK, OIHALAK...

MAKILAK GELAKO ALTUENAREN ALTUERAKOAK EKARRIKO DITUGULA ERABAKI DUGU, 1M ETA 30 CM, HORI BAITA ALAZNEREN ALTUERA ETA BERA DA ALTUENA.
MAKILEN LUZEERA GUZTIOK IDATZI DUGU ETXERA GOAZENEAN MAKILAK NOLAKOAK BEHAR DITUGUN GOGORATZEKO.



BIDE BATEZ ETXETIK ZENBAT NEURTZEN DUGUN IDATZITA EKARRIKO DUGU.
MAMUA DABIL AZKEN BOLADAN ESKOLAN. NOR OTE DA?
EA ASMATZEN DUZUN.

ZORIONAK MAISHA

19AN MAISHAREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN.
ZORIONAK MAISHA!


video